Estalkia Oñatin

+info

Estalkia Oñatin

Haur parkearen estalkia Ugarkalde parkean Oñatin

Urtea: 2021

Kokapena: Oñati, Gipuzkoa

Arkitektoak: TAPER

Egituren ingeniaritza: Lastra & Zorrilla

Sustatzaile: Oñatiko Udala

Enpresa eraikitzailea: Caspas Zaragoza

Argazkiak: Jorge Allende

Proiektua Ugarkalde parkean estalitako espazio bat izateko beharraren ondorioz sortzen da, urteko 365 egunetan zehar jarduera hartzeko gai dena. Estalki berriak, jadanik existitzen den parkeari elementu bat gehitzea dakar, bere helburua nagusia espazio hori osatzea delarik. Estalitako espazio berriak, bi jolasguneetatik, handiena hartzen du, 170m2 inguruko azalera lortuz.

 

Proiektua pieza arina sortzen saiatzen da, ingurunearen eta bere xedearen arabera. Elementu berriari mugimendua emango dion egituraren jokoa sortzeko abiapuntua dira estali beharreko eremuaren geometria eta luzapena.

 

Egituraren joko hau, zig-zag batean antolatutako profil metalikoetatik abiatzen da, jarraitasun bisuala luzera guztian zehar lortuz. Modu honetan, espaziora era naturalean egokitzen diren altuera aldakorreko arkuak eratzen dira. Arintasun estrukturala, ETFE estaldurarako material gisa erabiltzeari esker indartzen da.

 

Eman zaion formaren bitartez, pabiloiaren iruditik ihes egitendu, izango duen erabilera ludikoarekin aproposagoa izanik.