Errebal Eraikina

+info

Errebal Eraikina

Balio anitzeko eraikina eta ekipamendu kulturala Errebalen

Urtea: 2019

Kokapena: Eibar, Gipuzkoa

Proeiktua: TAPER+VAUMM+Mikel Aparicio+Ernesto Galván

Egituren estructuras: Ingeniería Lanchas

Instalazio instalaciones: Sogotek

Sustatzaile: Eibarko Udala

Enpresa eraikitzailea: Iza, Campezo

Argazkiak: Biderbost Photo

Errebal Eibarko lotune berria bezala eratzen da, non espazio publikoa protagonista den, “eraikin bat baino, leku bat sortuz”.

 

Errebal Eibar lotzen eta artikulatzen saiatzen da espazio berde eta bizia baten bidez. Espazio urbanoak eta paisaiak bat egiten dute eraikin bat sortuz. Hau, zinta bat balitz bezala, orubean hedatzen da naturalki. Inguruaren irisgarritasuna konpontzeaz gain, aktibitatez betetako gune berri horrek, espazio urbanoa bereganatzen du. Mugak ezabatzen dira interakzioa sustatzearren.

 

Gizarte partizipaziotik sortutako erabilera programa honetan datza: bi aparkaleku solairu sotoan, merkatu berria, plaza handia estalia eta bi solairu balioanitzerako gelekin. Gainera serbitzu espazioak, komuna publikoen eta biltegien kasu, izango dira.

 

Goikaldeko urbanizazioa. Eraikaren estalki igarogarriek espazio publiko urbano ederra sortzen dute. Hiru tratamendu ezberdin planteatzen dira azalentzako: azal “gogorrak”, zirkulazio dinamikoen mesederako; azal “mixtoak”, eserleku eta harmailak diren leku estatikoagoetan ; eta azal “bigunak” landaretza ezberdin haziarren.

 

Balioanitzeko plazako estalkia. Estalkia eraikian daukan garrantzia kontuan hartuz, honek tratamendu berezia dauka. Estalkiarako erabiliko den materiala ETFE da. ETFE-a material plastikoa da, gardetasun ederra ematen duena. Honek erabiltzaileri kanpoan izatearen sentsazioa dakarkio. Eguzkipean. Eta aldi berean eguraldi txarratik babesten du.