Urtea: 2020
Kokapena: Bilbao, Bizkaia
Arkitektoak: TAPER
Arkitekto teknikoa: José Ramón Álvarez del Palacio
Egituren ingeniaritza: Lastra & Zorrilla, Minteguia y Bilbao arquitectos
Sustatzaile: Bilboko Udala
Enpresa eraikitzailea: Ute Taludes (Urbaser+Cycasa)
Argazkiak: Biderbost Photo
Proiektuaren aktuazio eremua, egungo jolastoki eta birkonfiguratutako inguruko parterrengatik mugatzen da, modu honetan, 700m2ko azaleradun estalkia lortuz.
Proposamenak, ahalik eta eragin bisual txikiena sortzea du helburu, are gehiago kontuan harturik bere tamaina (30,5m eta 20,8m argi eta 8,5 m altu) eta inpaktu berezia duen azpiegitura baten azpian kokatuta dagoela: auzoa zeharkatzen duen autobidea. Hori dela eta, diametro murriztuko altzairuzko egitura eta estaldura material arinak eta gardetasun handiarekin aukeratu dira: PVC eta ETFE-ko oihalak .
Hormigoizko horma berriak jolastokiaren perimetroa mugatzen dute. Hauek, puntu baxuenetan 50zm hartzen dute – jadanik existitzen direnen jarraipena bilatuz- eta 170zm-rarte heltzen dira lau erpinetan, nondik egitura berria hazten den.
Aipaturiko izkinak estalki berriko abiapuntua izateaz aparte, bere konfigurazio geometrikoagatik euritatik eta haizetik babestuta geratzen diren banku batzuen sorrera eragiten dute.