Etxebizitza berrikuntza Iurretan/ Bizkaia

+info

Etxebizitza berrikuntza Iurretan/ Bizkaia

Teilatupeko solaiura etxebizitza bihurtzea

Urtea: 2020

Kokapena: Iurreta, Bizkaia

Azalera: 208m2

Arkitektoak: TAPER

Argazkiak: Biderbost photo

Proiektua Durangaldeko landa-ingurunean kokatzen da, berdea nagusi den paisaian.

Proposamena, baserri familiarraren teilatupeko solairua etxebizitzan bihurtzean datza. Espazioa, hutsik eta landugabe dago, 170m2-ko azalerarekin, bi isuriko estalkiarekin eta gailurrera 5 m-ko altuera librearekin. Kanpoko arotzeriak, ordea, eginda daude.

Bi solairutan garatutako etxebizitza, hegoaldera irekitzen den altuera bikoitzeko espazio baten inguruan egituratzen da. Goitik behera irekitako leihate handi bati esker, -fatxadetan esku-hartze bakarra- argia eta ikuspegiak ematen zaizkio etxebizitza osoari – Amboto izugarria aurrean agertzen zaigula –, baina, batez ere, egongelari eta jangelari, solairu horretako espazio nagusiak baitira. Espazio protagonista hori, halaber, proposamen honen piezarik bereziena den solairuarte berriarekin lotura bisuala dauka.

Egurrezko egitura berria, egitura arineko trenkada bidez antolatzen da, horien gainean egur ijeztuko habeak eta habexkak banatzen direlarik. Egitura hau, jadanik aurkitzen diren hormigoizko zutabeetatik bereizten da, eta erdiko espazioaren gainean doa hegan. Lanerako espazio gisa proiektatuta, logela nagusiari erabat lotuta dago, eta bainugelaren eta jantzigelarekin batera hau osatzen dute.

Estalkiko isurien altuera libre gutxien duten eremuen azpian, mendebaldeko eta ekialdeko fatxadetan, sarbidea, komunak, logelako piezak eta sukaldea kokatzen dira. Azken hori, errementeri baten bidez, erdiko espazioarekin konektatzen delarik.

Akaberei dagokienez, sukaldeko burdineri metalikoa, hormetako eta sabaietako tonu argiak eta egurra nabarmentzen dira.