Harrera zentroa Ajuria Enean

+info

Harrera zentroa Ajuria Enean

Ajuria Enea jauregiko harrera zentroa

Urtea: 2019

Egoera: Lehiaketa

Kokapena: Vitoria-Gasteiz, Araba

Arkitektoak: TAPER + Gurtubay arquitectos y asociados

Sustatzaile: Eusko Jaularitza

Infografiak: Alex Ruiz

“Baso sakratua izan da ere, ezer baino lehen, izaera politiko eta sozialeko bileren agertokia, bai auzo batzarrena zein tribu, herri, eskualde edo herrialde baten parlamentuak. Basoko kontseilu edo batzarraren irudiak gure iruditeria kolektiboan jarraitzen du era askotara. (…)”

Ignacio Abella, “Baso sakratua. Kantauriko herrien sinesmen, mito eta tradizioak “.

 

Ajuria Eneako eraikin multzoa, jauregia buru duena, landaretza nagusiki protagonista den lursail batean zehar sakabanatutako bost eraikinengatik osatua dago. Harrera-gune berria, jadanik existitzen diren piezetara gehitzea bilatzen du, paisaia begetal zein arkitektonikoarekin bat eginez. Piezaren eskalak, materialtasunak eta fatxadaren kanpoko erritmoak, erreflexu eta gardentasun jokoarekin batera, paisaian integrazio hori lortarazten dute.

 

Lehenengo hurbilketa batean, pieza soil bat aurkituko dugu, fatxaden erritmoa ezaugarri duena, eta mota horretako espazioen ezaugarri instituzionalari erantzuten diona. Kanpoko isotropia, bere kutxa edo pabiloi txikiko “objektu” izaerari dagokio, publikoaren eta etxearen arteko bide erdian.

 

Kanpoko fatxada, bere bertikaltasunagatik markatua, haritzezko egurrezko lamen bitartez osatua dago, inguruko landaretzaren artean, beste zuhaitz batzuk balira bezala agertuz. Bestalde, goikaldean eta lamen artean perimetralki kokatutako ispilu zatiak basoaren tonu berdeak harrapatzen saiatzen dira, erreflexu joko batean, pieza integratzen eta barruko eta kanpoko mugak desegiten laguntzen duena.

 

Fatxadaren adierazkortasunak eta bere konnotazio tradizionalak markatutako erritmo eta errepikapenak, barnealde libreago batetarako bidea ematen du, azken finean aseptikoagoa eta moldagarriagoa dena. Tradizioaren eta abangoardiaren arteko dualtasun hori da, hain zuzen ere, harreren zentroak helarazi nahi duena, proposamen osoan zehar errepikatzen den ideia izanik.