Zumaia Hiri Igogailua

+info

Zumaia Hiri Igogailua

Gurrutxaga Plazaren eta San Juan Egoitzaren arteko hiri igogailua eta espazio publikoa

Urtea:2019

Kokapena: Zumaia, Gipuzkoa

Arkitektoak: TAPER + VAUMM

Arkitekto teknikoa: Julen Rozas Elizalde

Egituren ingeniaritza: Ingeniería Garuz

Sustatzaile: Zumaiako Udala

Enpresa eraikitzailea: Altuna y Uria

Argazkiak: Pedro Pegenaute

Proiektu honen enkargua, Zumaiako Udaletxeak, San Jose auzoko irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin antolatutako ideia lehiaketa baten ondorio da. Izan ere, alde zaharraren aldamenean kokaturik, kale estuengatik eta kota desberdintasun handiengatik ezaugarritzen da auzo hau.

 

Proposamenak, lehiaketa fasetik, auzoaren irisgarritasun arazoei aurre egiteko, inguruko etxebizita eraikin batetan Udaletxeak aurreikusitako dorreaz baliatzen da bost maila desberdin lotzeko gai den hiri igogailu bat planteatzeko. Aldi berean, inguruko espazio publikoak, zirkulazio fluxu berrien arabera antolatzeko aprobetxatzen da interbentzioa.

 

Helburu honetarako bi pasarela proiektatzen dira. Goikaldekoa, 28 metro baino piskat luzeagoa dena, igogailua, San Juan egoitzaren inguruarekin konektatzen du. Puntu honetan, irisgarritasuna egoitzararte bermatzeko, pasarela hori beste 27 metro luzatzen da 4 metrotako zabalerarekin, momentu batean, egoteko espazio bat ere bihurtzeko gai izanik.

 

Beheko eremuan beste pasabide bat dago, txikiagoa. Horren inguruan plaza bat sortzen da, auzoari birika txiki gisa balio diona eta haren azpian aparkaleku estaliak dituena.

 

Proiektuaren eskala kontutan harturik, eta impaktu murriztuena eraginarazteko helburuarekin, proposamenaren ezarpen geometrikoa zaintzen da. Horretarako, beheko gunean, hormigoizko lauzen tolesturarekin lan egiten da, etxebizitzetatik urruntzen den eta eguzkitzapenerako aukera hobea ematen duen bi altuerako plaza bat sortuz.

 

Goiko pasabidearen kasuan, inpaktu handieneko elementua, argia ahalik eta modu arinenean salbatzea ahalbidetzen duen egitura-sistema bat aukeratzen da. Bere geometria hautsiak ere eragin bisuala gutxitzera laguntzen du, aldi berean, ikusmen berriak sortzen dituelarik. Berriro ere, pasabide hau ez dauka soilik bi puntu lotzeko helburua, baizik eta bere sekzio aldakorrarekin, erdiko zatian zabalagoa dena, etxebizitzen teilatuen gainetik agertu nahi du, hirigunerantz eta itsasorantz begiratoki gisa agertuz.

 

Akaberei dagokienez, materialen paleta murriztu bat erabili da, funtzioarekin zuzenean lotuta daudenak izan ere. Hala, hormigoia – beheko eremua eta lurrarekin kontaktuan dagoena –, altzairua – pasarelak eta burdineria – eta egurra – estaldurarako eta erabiltzailearekiko bitartekaritzarako material gisa, erabili dira nagusiki.