Urtea: 2019
Kokapena: Eibar, Gipuzkoa
Proiektua: TAPER + VAUMM
Egituren ingeniaritza: Ingeniería Garuz
Sustatzaile: Eibarko Udala
Enpresa eraikitzailea: Obegisa
Argazkiak: Biderbost Photo
Proposamen honetan igogailu dorre isolatua eta pasarela “kraskatua”-lotura horizontal- planteatu dira, modu horretan igogailu dorrearen bidez, 20.55m-ko kota aldaketa gainditzea lortu da.
Pasarelaren trazadura egokia bermatzeko eta etxebizitzetatik ahalik eta gehien urruntzeko, aurretik pentsatu da igogailu dorrearen kokapena. Gainera, igogailuak inguruan sortu dezakeen eragina murritzagoa izan dadin, eraikinen lerrokaduratik barrurago kokatu da.
Atzerago jartzeak aukera ematen du harrera zabalago eta irekiago bat eratzeko, horrez gain, egungo eustormak birgaitzeko eta proposamenean barneratzeko aukera ere badago. Plazaren aldaketa geometrikoak suposatuko du, alde batetik, malden moldaketa eta, beste alde batetik, eskaileren kokapen berria; hori guztia sarrera argiagoa eta jariakorragoa bermatzeko. Plaza hori hiruki formako trazadura batekin definitu da, proposamenaren diseinuarekin bat eginda; horietako bi berdeguneak dira eta euretariko batek jesarleku bat ere izango du. Igogailuaren sarbidea estalita dago eta lurrean sortutako arrakala batean eratutakoa dirudi, ondoren hortik gora egingo du igogailu dorreak.
Goiko geldiunean oinezkoentzako pasarelak lotuko du igogailu dorrea Karlos Elgezua kalearekin. Pasarela osatuta dago hiru tramotan eta tarteko bi euskarri punturekin, guztira 34m-ko argia hartuko du. Karlos Elgezua kalearekin bat egitean, espaloia zertxobait zabalduko da, modu horretan pasarelarako ikuspegia hobea izan dadin.
Hirian ahalik eta eragin estetikorik eta bolumetrikorik txikiena izatea bilatu da. Egituraren arintasunak eta pasarelen kokapen estrategikoak, eraikinetatik urrunduta, etxebizitzen pribatutasuna bermatzen dute. Horrez gain, erabiltzaileen segurtasuna ziurtatzen dute igogailuaren sarreren ikuspegi zabalak eta irekiak zein dorrearen gardentasunak.
Eraikuntza teknikak eta materialak aukeratzerako orduan, azken horien iraunkortasuna eta mantenimentu gutxikoak lehenetsi dira.