Bilbao arraun pabiloia

+info

Bilbao arraun pabiloia

Eraikin industrialaren birgaitzea Deustuko Arraun Pabiloia bihurtzeko

Urtea: 2018

Kokapena: Bilbao, Bizkaia.

Arkitektoak: TAPER + XORTU

Arkitekto teknikoa: Juncal Aldamiz-Echevarría

Instalazio ingeniaritza: Aialme ingenieros

Sustatzaile: Bilbao Kirolak

Enpresa eraikitzailea: Legasko

Argazkiak: Jorge Allende

IDOM-en egoitzaren inguruan aurkitzen den eraikin industrial baten birgaipenetik abiatzen da arraun pabilioi honen proiektua.

 

Deustoko arraun kluba, Zorrotzaurreko irla uzteko beharra zuela, leku berri bat izateko premia sortzen da. Honi erantzuna emanez, Bilbao kirolak urteetan zehar erabilerarik gabe egondako AGEMASAren lantegi zaharra eskaintzen du.

 

Proiektuan murgiltzerakoan, bi baldintza nagusirekin egin genuen topo. Alde batetik, eraikina oso eraldatua aurkitzen zen. Jatorrizko luzeratik heren bat faltatzeaz aparte, solairu oso bat ere desagertua zegoen. Bestetik, aurrekontu eta exekuzio epe oso estuarekin lan egin behar zen.

 

Hori dela eta, proposamena eraikinak berez zituen bertuteak indartzera bideratu zen, soilik programa berrira egokitzeko beharrezkoak ziren modifikazioak eginez.

 

Barnealdean, aurkitu ziren hormigoizko portikoak garrantzi osoa dute. Gainera, egitura hori margoari esker kanpoaldean ere islada izatea lortu da, eta fatxadan egindako interbentzioari gehitzen zaio.

 

Kanpoaldean, fatxada programa berrira egokitzeaz gain, eraikinari bigarren azal bat gehitzen zaio, irudi berritu eta adierazgarri bat lortzen delarik. Elementu metaliko hauei esker, testuinguru industrialarekin eta hiriarekin elkarrizketa bat sortzen da ere.