Zarauzko Merkatuaren Berriztapena

+info

Zarauzko Merkatuaren Berriztapena

Zarauzko udal merkatuaren berriztapena

Urtea: 2022

Kokapena: Zarautz, Gipuzkoa.

Arkitektoak: TAPER+Juan Ramón Iturbe

Arkitekto teknikoa: José Ramón Álvarez del Palacio

Sustatzaile: Zarauzko Udala

Enpresa eraikitzailea: Jaizubia

Argazkiak: Biderbost Photo

Proiektua, baserritarren postuen egoera hobetzeko beharretik sortzen da. Modu honetan, interbentzioaren helburu nagusia erosotasuna eta espazioren optimizazioa izanik, arreta berezi jarri zaio salmenta puntu hauen inguruko baldintza termiko eta argiztapenari.

 

Bestalde, merkatuari irudi berria ematen zaio, ikusgarriagoa eta erakargarriagoa bihurtuz. Ildo horretatik, Zarauzko Udal Merkatuaren barne erreforma, Baserritarren postuak berritzeaz haratago doa, zirkulazio espazioetara, kanpoko sarreretara eta barruko akabera multzoetara ere iritsiz. Hori guztia, Zarauzko merkatua eguneratzeko, bizirik mantentzeko eta sustatzeko helburuarekin.

 

Kolore eta materialen paletari dagokionez, hauek, salmentan dauden produktuak nabarmentzeko hartu dira: zeramikazko zorua -merkaturako espresuki diseinatua-, egurrezko panel argiak estaldura bertikaletarako eta altzairu herdoilgaitza eta granito beltza lan-guneetarako.