Zaldibiako Udaletxea

+info

Zaldibiako Udaletxea

Zaldibiako udaletxe berria eta inguruko plazaren eraberritzea

Urtea: 2017

Egoera: Finalistak lehiaketan

Kokapena: Zaldibia, Gipuzkoa

Arkitektoak: TAPER+Celia Gútiez

Sustatzaile: Zaldiabiko Udala

Proposatutako diseinuak Zaldibian espazio publiko adierazgarria sortzea du helburu. Inguruko eraikinekin bat datorren diseinua da eta udaleko erabilera baldintzei erantzuna ematen diona.

 

Erabilera anitzeko estalki berria proposatzen da Herriko Plazarako. Hau plazaren hegoaldean kokatuko da, Udaletxe berria eta Albitsu etxearen (Herriko Taberna) artean. Formari erreparatzen badiogu jarraian dauden bi isuriko bi estalki dira, Udaletxe berriaren profilarekin batera Santa Fe kalera altxaera unitarioa eskaintzen dutenak.

 

Udaletxe berriaren kanpoaldeko itxura neurritsua eta garbia da. Formak, koloreak eta testurak inguruko egungo eraikinekin bat datoz, nahiz eta diseinua modernoa eta oraingoa izan.

 

Emaitzak egungo eraikuntza logikei erantzuten die estetikari, ekonomiari eta energiari dagokionez eta,aldi berean, Zaldibiako hiri-espazioarekin edo testuinguruarekin bat egitea bilatzen du. Izan ere, gehitzean datza, balioan jarriz, jadanik eraikita dauden eliza edota Albisu Etxea berezia, hau da, Herriko Tabernaren egoitza.

 

Proposatutako eraikina 19 metroko oin karratukoa da. Hiru solairu ditu eta gaur egun Kultur Etxea hartzen duen orubean kokatzen da. Formalki eraikin exentua da eta, bere lau fatxada eta bi isuriko estalkia inguruko eraikinekin integratzen dira naturaltasunez.

 

Udaletxearen balkoia elementurik nagusiena da. Kasu honetan, balkoia bi fatxadetan zehar luzatzen da. Hori dela eta, Elizarantz eta Albisu etxerantz begira dagoen izkina bihurtzen da fatxada nagusia.

 

Eraikina komunikazio nukleoaren inguruan antolatzen da, “atrio” edo atari lez, hiru solairuak konektatzen ditu eta barne espaziorik esanguratsuena da. Komunikazio nukleoaren kokapen estrategikoak behe solairuan espazio libre eta zabalak sortzea ahalbidetzen du bai Beti-gazte Nagusien Egoitzarako, bai Gela Polibalenterako.

 

Goiko solairuetan, komunikazio nukleoa “atrioa” bera da eta, espazio publikoena izanda, eraikin osoa zeharkatzen du behetik goraino, gune eta gela pribatuenetara iritsiz.

 

Eskailera Udaletxearen elementu adierazgarrienetarikoena da. Kasu honetan “atrioa-n” kokatzen da eta Santa Fe kaleko fatxadan ere presentzia dauka.

 

Erabilitako materialak agerian dira oso Euskal Herriko eraikitze iruditerian. Proposamenaren arabera, beheko solairuan harria erabiliko da, goiko solairuetan egurra eta zarpiatzea, eta estalkian teila.