Ortuellako udal igerilekuen eraberritzea, estaltzea eta klimatizazioa
Urtea: 2022
Kokapena: Ortuella, Bizkaia.
Arkitektoak: TAPER
Arkitekto teknikoa: Jose Ramón Álvarez del Palacio
Egituren ingenieritza: Ingeniería Garuz
Instalazio ingenieritza: Aialme ingenieros
Sustatzaile: Ortuellako Udala
Proiektuaren abiapuntua egungo ekipamenduko igerileku bat, gutxienez, estali eta girotzea da. Hala ere, irisgarritasuna hobetzeko eta ingurunea berrurbanizatzeko proposamenak ere barne hartzen dira, baita kanpoko igerilekua hobetzeko eta egokitzeko lanak ere.
Eraikitako bolumen berriak bi solairu ditu. Ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko goiko solairua bitan banatzen da. Beheko zatia beirate bat da kanpo-barru harremana indartuko duen iragazkortasuna ahalbidetzeko eta goiko zatia aluminio-xafla-tolestu-mikroperforatuzko estaldura bat da, eraikin berriari irudi ikusgarri eta erakargarria emateko.
Barrualdean, espazioak modu diafanoan banatzen dira. Zirkulazioak, pasabide-fluxu konstantea izango duena, barnealdearen eta kanpoaldearen arteko erlazioa ulertzen laguntzen du. Proposamen kromatikoari dagokionez, zurezko egitura, espazioei goxotasuna emango diona, gainerako zeramikazko akabera zuri, gris eta beltzarekin konbinatzea proposatzen da.