urtea: 2022
kokapena: Donostia, Gipuzkoa
azalera: 4.536m2
aurrekontua: 1.724.972,28€
laguntzen kudeaketak: IDAE PREE (kontraprestaziorik gabeko laguntza 350.000€)
arkitektoak: TAPER
enpresa eraikitzailea: Teusa
argazkiak: Biderbost photo
13 dorrea, Larratxo pasealekuko beste bost dorreekin batera, 1970eko etxebizitza-multzo baten zati da.
Fatxada adreiluzko orri bikoitzak eta aire-oheak osatzen dute, eta estaldura mistoa dute morteroz entokatutako eta margotutako eremuen artean.
Eraikina birgaitzeko eta hobetzeko proposamenak fatxada osoari isolamendua gehitzea dakar, kanpoko fatxadetarako zeramikazko plaken fatxada aireztatuko sistema erabilitz. Baita higiezinean antzemandako akatsak zuzentzea ere.
Eraikinerako proposatutako estetika berriaren kontzeptu garratzitsu bat fatxadaren irudi homogeneo bat bilatzea da. Horretarako, eta Donostiako HAPOren aldeaketari esker, eraikinaren estetika bateratujki duten balkoiak ixtea aurreikusten da, eta, aldi berean, trenbidearen espazioak konpontzea. Era berean, eraikinera sartzeko bi atariak berritzea ere kontuan hartu da.
Jatorrizko egoeran ez bezala, zeramikarako krema kolore bat aukeratzen da, beheko/tarteko solairuko beltzarejkun eta balkoiekin kontrastean eraikinaren itxura arintzen duena.