urtea: 2021
kokapena: Bilbao, Bizkaia.
azalera: 1.300m2
aurrekontua: 291.168,89€
laguntzen kudeaketak: IDAE PAREER II (kontraprestaziorik gabeko laguntza 69.167€, mailegua 138.334€)
arkitektoak: TAPER + Celia Gutiez
enpresa eraikitzailea: Codenor
argazkiak: Codenor
Proiektu honen xede den eraikina Bilboko Anboto kaleko 6. Zenbakian dago. Eraikinaren jatorrizko fatxadek adreiluzko fabrika-orri bikoitza dute, forjatuek etendako aire-ganbarekin. Kanpoko akabera tirolesa eta pintura morterozko estaldura da.
Eraikina birgaitzeko eta hobetzeko proposamenak fatxada osoari isolamendua gehitzea dakar, kanpoko fatxadetarako zeramikazko plaken fatxada aireztatuaren sistema erabilita eta patioan zein estalkipean SATE sistema erabiliz.
Jatorrizko egoerarekin kontrastean, zeramikarako kolore zuri bat aukeratzen da, beheko solairuko beltzarekin eta balkoeikin kontrastean eraikinaren itxura arintzen duena. Eskegitokiak eta leihoen ingerada bezalako elementu bereizgarriak tonu beltzean eginez, denak irudi estetiko homogeneoa eman dezan.