Etxebizitzaren jatorrizko ezaugarrietatik abiatuta, proiektuan erabateko garrantzia izan du pieza hezeen (sukalde eta bainuak) eta harreraren tratamendua, eta zelan erlazionatuko ziren etxebizitzaren gainontzeko espazioekin. Hau lortzeko, harrera piskat handitu da, proiektu honetarako bereziki diseinatua eta gauzaa izan den armairu batekin osotu delarik. Pieza berri honek, funtzionalitate handiko pieza izateaz aparte, logeletarako sarrerak integratzen ditu, hauei pribatutasun eta isolamendu akustiko handiagoa eskainiz. Sukaldeko aroztegiak, bere atal guztiak irekitzeko aukerari esker, egoera desberdinetara egokitzeko gaitasuna dauka, beti ere, egongelarekin harreman bisuala mantentzen duelarik.