Etxebizitza berrikuntza Urquijon/ Bilbao

+info

Etxebizitza berrikuntza Urquijon/ Bilbao

Etxebizitza erabateko berrikuntza Urquijon

Urtea: 2020

Kokapena: Bilbao, Bizkaia

Azalera: 128m2

Arkitektoak: TAPER

Argazkiak: Biderbost photo

Urkixo zumarkalean kokaturik, Ricardo Bastidak 1941. urtean eraikitako etxebizitza bloke batean,jatorrizko barne diseinua garaiko beharrei eta ohiturei erantzuten zion.Modu honetan, bereizketa argia ezartzen zen alde noblearen -bizitzeko eremua eta gelak- eta zerbitzuaren artean -sukaldea zegoen lekuan.

 

Proposamenak, etxebizitza ohitura berriei erantzuna ematen die, sukaldea, egongelaren inguruan antolatuz. Korridoreak minimizatzen dira, aldameneko geletara irekiz etahauei zerbitzu emanez biltegiratze eta bestidore funtzioak barneratzen dituztela. Horrela, eta oin plantaren forma arren, diseinu trinkoa, irakurgarria eta funtzionala lortzen da.

 

Akaberei dagokienez, barneko arotzeri zuria, hormen tonu argiak eta zoruko haritz naturala nabarmentzen dira.