Urtea: 2023
Kokapena: Asteasu, Gipuzkoa.
Arkitektoak: TAPER
Arkitekto tekikoa: Nora Arija Pacual
Sustatzailea: Zumarpe Kudeaketak SL
Eraikitzailea: Zumarpe Kudeaketak SL
Argazkiak: Jorge Allende
Erretoretxe edo Apaiz-etxe eraikina birgaitzeko proiektua Asteasuko landa-ingurunean dago, Elizmendi auzoan, San Pedro elizaren ondoan. 1900. urtean eraiki zuten parrokia-etxebizitza gisa, eta oinplano angeluzuzeneko bolumetria du: erdisotoa, beheko solairua, bi goiko solairu eta teilatupea. Haren ezarpena topografiara egokitzen da, eta inguruko ehun eraiki historikoaren parte da.
Esku-hartzeak barrualdea birdefinitzen du, eta sei etxebizitza sortzen ditu goiko solairuetan, bi lokal erdisotoan eta trastelekuak teilatupeko solairuan, jatorrizko bolumenaren irakurketa unitarioari eutsiz.
Sarbideak bi kotatan antolatuko dira: goiko sarbide bat, dagoen zubitik, eta sarbide nagusia, erdisotoko solairuan, bai oinezkoentzat, bai ibilgailuentzat, Elizmendi kaletik. Ondoriozko kanpoko espazioak iritsiera, aparkalekua eta egoteko eremuak artikulatzen ditu. Hego-ekialdeko eta hego-mendebaldeko fatxadak terrazen bidez irekitzen dira paisaiara. Terraza horiek etxebizitzak kanpoalderantz luzatzen dituzte, eta hurbileko ingurunearekiko harremana indartzen dute.
Inguratzailean egiten den esku-hartzea perimetro-horman dauden baoen ezaugarri berak dituzten bao berri batzuk irekitzera mugatzen da. Aitzitik, barrualdea erabat eraldatzen da egitura erabat berrituz – zutabeak, forjatuak eta estalkia –, egungo araudietara egokitzeko eta etxebizitzen banaketan malgutasun handiagoa izateko.
Etxebizitza berriek bi eta hiru logela dituzte, eta espazio argitsu eta funtzionalak bilatzen dituzte, eguneroko bizitza eraikinarekin eta haren testuinguruarekin batera garatzeko.