Urtea: 2026
Egoera: Lehiaketa, 1. saria.
Kokapena: Arespalditza (Aiara), Araba.
Arkitektoak: TAPER
Arkitekto teknikoa: Jesús Pulido Peregrina
Sustatzailea: Aiaraldea Kuadrilla
Proiektuak Arespalditzako Sindikatuaren eraikin zaharra osorik birgaitzea planteatzen du, Aiaraldeko Kuadrillaren egungo beharretara egokituz, egoitza administratibo eta instituzionalaren izaera indartuz.
Esku-hartzearen abiapuntua da lehendik dagoen eraikinaren identitatea errespetatzea, haren bolumetriari eta irudiaren ezaugarri den harrizko materialitateari eutsiz, eta, aldi berean, fatxadak eta barne-antolamendua beharrizan berrietara egokitzea. Fatxadako banoak berrantolatu egiten dira espazioen banaketa berriaren arabera, eta eraikinari irudi berritua eta erabilera berriarekin koherentea ematen zaio. Barrualdean, erdiko hutsune berri batek hiru solairuak lotzen ditu, eraikinaren bihotzean argi naturala sartzen du, eta, komunikazio-nukleo berriaren ondoan, jendearentzako lan- eta arreta-espazioak artikulatzen ditu.
Programa funtzionaltasun-irizpideen, erabilera publikoaren mailaren eta kanpoaldearekiko harremanaren arabera antolatzen da. Beheko solairuan erabilera publiko handienak daude, hala nola turismo-bulegoa eta sarbide independentea duen erabilera anitzeko gela, bai eta espazio osagarriak ere. Lehen solairuan Kuadrillako eremu teknikoetako bulegoak daude; bigarrenean, berriz, erabilera esanguratsuenak daude: batzar-gela, beste bulego batzuk eta office txiki bat.
Jarduketa ingurune hurbilera ere hedatzen da, eraikinaren ondoko aparkalekua berrantolatuz berdegune, egonleku eta oinezkoen ibilbide berriak sortzeko, egoitzaren eta hirigunearen arteko harremana hobetuz.
Inguratzailea eta instalazioak berritzeak osatu egiten du eraikin irisgarriagoa, efizienteagoa eta ingurunera irekiagoa lortzeko esku-hartze bat, Kuadrillaren premia berriei erantzuteko gai izango dena, lehendik dagoen eraikuntzaren nortasunari eutsiz eta balioa emanez.